2017(e)ko martxoaren 16(a), osteguna

BADATOR KORRIKA!!

 2107ko martxoaren 30etik apirilaren 9ra 
Euskal Herria zeharkatuko du lasterketa erraldoi honek, 
Otxandion hasi eta Iru├▒earaino.

HIZKUNTZA, KULTURA, MUNDU
BAT
ZUK

Hementxe duzue kanta karaoke bertsioan!!

2016(e)ko abenduaren 15(a), osteguna

EUSKARAREN EGUNA 2016

Abenduaren 2an EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen ikastolan 
eta hainbat ekintza egin genituen:

Pregoia
Brotxea
Aintzinako jolasak
Txotxongiloak
Mannequin Challenge
Bertso Saioa
Kanta Saioa
Txokolatada

ZER EGIN DEZAKET NIK EUSKARAREN ALDE??


2016(e)ko urriaren 6(a), osteguna

eLIBURUTEGIA!


Zer da eliburutegia?

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen liburutegiek eskeintzen dizuten zerbitzu berri bat da, Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duena. Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio burutu daiteke.

Nola sartu naiteke eliburutegian?
Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko bazkidea bazara liburutegiko beste zerbitzuetara sartzeko erabiltzen dituzun datu berdinak  sartzearekin nahikoa da. Pasahitza ahaztu baduzu zure liburutegira jo beharko duzu eta berri bat emango dizute. Oraindik ere Sareko liburutegi publiko bateko erabiltzailea ez bazara eska ezazu zure txartela zure udal liburutegian eta plataformara sartzeko beharrezko datuak emango dizkizute.
Zer aurkituko dut bertan?
Formatu digitalean irakurtzeko aukera izango duzu:
Azken nobedadeak, literaturako klasikoak eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek egindako hautaketa zabal bat eskuratzeko aukera izango duzu.
KLIKATU IRUDIAN ELIBURUTEGIRA SARTZEKO!